girotze-nor-gara-bg

Girotze

Nor gara

Girotze-k 25 urte baino gehiago daramatza klimatizazioko sektorean. Aire girotua, berokuntza eta aireztapeneko instalazioak egin eta mantentzen ditugu. Gure balio handiena enpresaren ibilbide osoan eskuratutako eskarmentua eta jakintza dira eta gure xedea zerbitzu profesional eta kualifikatua eskaintzea: Bezerora bideratutako eta teknologia berri eta eraginkorrenetan oinarritutako zerbitzua, beti ere bezeroaren beharrak asetzearen helburuarekin.

Instalazioen muntaia eta mantenurako tekniko espezializatuak ditugu, eta baita efizientzia energetikoan eta indarrean dauden arauetan kualifikatutako pertsonala ere.

1991 urtean, Imanol eta Jose Epelde-ren eskutik sortu zenetik, Girotze uneoro momentuko beharretara bilakatzen joan da. Gaur egun, Girotze profesional talde gazte eta kualifikatu batez osatzen da. Aurreko belaunaldiarengandik eskarmentua eta trebetasuna jaso eta egunetik egunera hobetzen saiatzen gara, freskotasuna eta ideia berriak ekarriz.

Sektoreko berritasunetan eguneratuta gaude guztiz, estilo eta kalitate ezberdinetako produktuak eskaintzeko, beti ere proiektu bakoitzaren beharretara egokituz. Kasu bakoitza aztertu eta soluzio hoberena eskaintzen dugu etxebizitza batetik, bulego edo komertzio, edifizio haundi zein gune industrialetara.

Gure ezaugarriak, kalitatea eta saldu osteko zerbitzu ona ematea. Euskal Herri osoan jarduten gara. Kalitatezko zerbitzu tekniko propioa dugu eta urte osoan prest.

Girotze diseinua, kalitatea, eta kalitate-prezio erlazio ona da.